Heriotza eta umorea, bat eginda

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 24a, 02:00

Antzerkiaz gozatzeko aukera izango da gaur, Kultur Etxean, iluntzeko 20:00etatik aurrera; De cuerpo presente komedia antzeztuko dute, eta sarrerak ordubete lehenago jarriko di­tuzte salgai, 6 euroan. An­tzez­­lana gaztelaniaz izango da.

Herentzia banatzeko sesioa
Sei aktore igoko dira taula gainera, herentzia bat erdigune duen antzezlanean: Gorka Aginagalde, Gurutze Beitia, Galder Perez, Mari Cruz Melgosa eta Ylenia Baglietto.
Obra heriotza batekin ha­siko da; Don Vicente jaunarenarekin, hain zuzen. Bere gaubeilan, haren inguruan bilduko dira familiako kideak, eta berehala sesioan ha­si­ko dira, herentzia bana­tze­ko ados jar­tzen ez direla eta.
Beraiek sesioan aritu bi­tar­tean, ordea, ikusi eta en­tzu­­ten ez duten beste norbait egon­go da bertan; Don Vi­cen­te bera, hain zuzen. Hil­da­ko­ak are gehiago na­has­tuko di­tu gauzak, eztabaida eta gai guz­tien artean muturra sartzen arituko baita, bere mo­dura.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!