«07:15etan A2 autobus linea berri bat ateratzea lortu dugu»

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 24a, 02:00

«Astigartarrek ez dute gehi­a­­­go kezkatu beharko, goizeko autobusean toki gabe geratzeko», azaldu du Astigarragako Udalak. Izan ere, A2 autobus linea berri bat jartzea lortu dute, goizeko 07:15etan Mar­tin­­­de­giko geltokitik aterako dena, «Foru Aldun­diarekin  izan du­gun elkar­­lanari esker».
Beste autobusaren ibilbide berdina egingo du, Donostian barrena, baina Astigarragatik abiatuta: «horrekin, herritarrei zerbitzu hobeago bat ematea da helburua. Izan ere, ordu horretako autobusak, urteak daramazki astigartarrei arazoak ematen lanera edo eskolara joateko, Hernaniko geltokietan betetzen delako».

«Geltokietan sortzen diren ilarak saihestu nahi ditugu»
Udalak azaldu du, herritarren eskaerak kontutan hartu, eta bilera bat egin duela Aldun­diko Mugikortasun Sailarekin, irten­bidea emateko: «Marisol Garmendia diputatuak eta bere taldeak arazoa ezagutzen zuten, eta berehala proposatu ziguten zuzenean Astigarra­ga­tik aterako zen autobus bat», azaldu du Jesus Mari Santos alkateak; «geltokietan sortzen diren ilarak saihestu nahi ditugu, eta bidaia ahal den erosoena izatea».
A2 linea berriarekin batera, orain arte bezala funtzionatuko dute 07:00etako A1 autobusak eta 07:15etako A2 lineak, biak ere Hernanitik abiatuta.

Ospitaletara eta EHUra aurreneko linea, kenduta
Beste aldaketa bat ere izango da autobus zerbitzuan. A3 linean, Astigarragatik Ospitaletara eta EHU unibertsitatearen kanpusera doana, aurreneko autobusa kenduko dute, goizeko 07:25etan Astigarragatik abiatzen dena, «oso gutxi erabiltzen delako». 08:25etan ha­siko dira normaltasunez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!