Astigarragako Udalak ezohiko Plenoa egingo du gaur, goizeko 09:30etan udaletxeko Pleno Aretoan, eta 11 gai eztabaidatuko dituzte bertan. Zarkumendegira doan bidegorria egiteko lanak esleitzea izango da aurrenekoa, eta Kontratazio Mahaiak adostutako proposamena bozkatuko dute gaur: Moyua Taldea izatea obraz arduratuko dena.
Lau aldaketa ere eztabaidatu eta bozkatuko dituzte: Hiri Antolaketako Plan Orokorrarena, Zarkumendegiko Zabalpenari dagokiona; 2016ko taxi tarifena; kale izendegiarena; eta kreditu transferentzia bat.
Hiru mozio, aztergai
Hiru mozio ere bozkatuko dituzte gaurko Plenoan: Askapenarekiko elkartasuna, Hassanna Aaliari buruzkoa, eta azaroaren 7ko indarkeria matxistaren aurkako martxarena. Bukatzeko, Batzorde Informatiboari izena aldatzea proposatuko dute.