Omenaldia eta bazkaria, igandean

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 23a, 02:00

Ondo merezitako omenaldia jasoko dute igandean odola 25, 40 edo 50 alditan edo gehiagotan eman duten hernaniarrek. Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak omenduko ditu hernaniarrak eta Oria Beheko herrietako bizilagunak, ekitaldi berean. Festa giroan pasako dute eguna Urnietako Oianume sagardotegian. Eguerdiko 13:15etan egingo zaie odol emaileei harrera eta agurra. Ondoren, 13:30etan, dominak banatuko dituzte eta 14:30etan bazkaltzen hasiko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!