Bertsoa, antzerkia, musika eta gehiago, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 23a, 02:00

Gizon taldearen 10garren urte­urrena ospatzeko asmoz, Ez gara Palestinaz ari ikus­kizunaz gozatzeko aukera izango da gaur Biterin. Ber­tsoak, an­tzerkiak eta musikak bat egiten dute, Imanol Kamio, Aitor Atxega, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa protagonista diren ema­nal­dian. Aurreneko biek ja­rriko dute musika: pianoa, akor­deoia eta gitarra; eta beste biek, bertsoak. Lizarraldek Kro­nikari azaldu zionez, ema­naldi honen helburua da ur­teu­rrena ospatuz, taldea in­dar­tzea: «ikuskizunean egi­ten dena da, taldean egiten de­na. Gizonen aldetik ezohi­koa den biluzte bat egiten dugu». Emanaldia iluntzeko 19:00­etan izango da Biterin, eta herritarrak animatu dituzte gerturatu eta dis­frutatzera. Oraindik sarre­rarik ez duenak ordubete le­henago eskuratu ahal izango ditu, Biterin bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!