Azken fasera iritsi da Hernani Erabaki prozesua, eta beraz, hernaniarrek etxe eta buzoietan jasoko dute azken aukeraketa egiteko esku orria. Aste honetan bertan iritsiko dira etxeetara esku-orriak, eta bertan, herritarrek eta auzotarrek lehenetsi dituzten 32 proposamenak ageri dira. Horrez gain, proposamen bakoitzaren deskribapen labur bat azalduko da, dagokion aurrekontuarekin. Azken fase honetan, herritarrek aukeratu behar dute Udal Aurrekontuetan sartu nahiko lituzketen 10 proposamenak.
Aukeraketa egiteko modu ezberdinak
Udalak jakinarazi duenez, proposamenak aukeratzeko hiru modu ezberdin daude: etxeetako postontzietan jasoko diren esku-orriak bete eta Udaletxean, Kiroldegian eta kultur etxean jarritako postontzietan utzi; Udaleko webgunean galdeketa bete; edo auzoetan egingo diren bileretan parte hartu. Azken eguna azaroaren 6a izango da.
Auzoetan, 8 aurkezpen
Proposamen guztiak azaltzeko zortzi aurkezpen antolatu dira auzoetan. Gainera, aurkezpen egunean, informazio panelak jarriko dituzte auzoetan, proposamenen ezaugarri eta irudiekin. Aurkezpenak ordubete ingurukoak izango dira.
BILERAK:
Urriaren 26, Kaxkoa:
19:00, Biterin.
Urriaren 28, Karabel:
19:00, Auzo Elkartean.
Urriaren 29, Lizeaga:
18:30, Auzo Elkartean.
Urriaren 30, Latsunbeberri:
19:00, Auzo Elkartean.
Azaroak 2, Zikuñaga:
19:00, Auzo Elkartean.
Azaroak 4, Portu:
19:00, Auzo Elkartean.
Azaroak 5, Etxeberri-Florida:
19:00, Auzo Elkartean.
Azaroak 6, Sorgintxulo:
19:00, Auzo Elkartean.