Beste urtebetez, Sagardo Lehiaketa antolatu dute Xalaparta elkartean. 64 lagunek dastatu zituzten txapelketan parte hartu zuten 10 sagardoak, eta alde nabarmenarekin, Itsas Burukoa izan zen garaile, 976 punturekin. Atzetik geratu ziren Setien, 937 punturekin eta Bereziartua, 915 punturekin. Hiru onenek Iñaki Prestameroren eskutik jaso zituzten sariak; eta bertsotan hutsik egiten ez duen Antton Garin aritu zen. Giro aparta izan zen txapelketa osoan, eta sukaldariak ere zoriondu zituzten, egindako menu goxoagatik.