Andrekale proiektua oinarri duen Komanditario Berriak ekimena martxan da. Orain, Señora Polaroiska taldea, proiektu osoa bilduko duen bideo bat grabatzen ari dira eta herritarren laguntza behar dute horretarako. Igandean egin dute hitzordua: bideo horretarako pasarte bat grabatu nahi dute Andrekalen, eta 200 emakume behar dituzte horretarako. Emakume horiek Andrekalen eseri behar dute, kartetan jolastu, hizketan aritu...
Grabazioa goizeko 10:00etan hasiko da, eta 14:00 arte luzatuko dela aurreikusi dute; gomendatu dute, arropa erosoa eta beroa eramatea. Parte hartu nahi duenak aurrez izena ematea komeni da: andrekale.filmazioa@gmail.com.