Musika munduan eskarmenturik ez du falta, eta han eta hemen, Euskal Herri osoan ditu zaletuak. Hernaniarrak ez dira gutxiago, eta hala erakutsi dute, bitan sarrerak agortu eta gero. Mikel Urdangarinen musikaz gozatzeko aukera izango da gaur, Biteri kultur etxean. Iluntzeko 20:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera guztiak salduta daude. Urdangarinek berak dioen moduan, 17 urte daramazki musika munduan, beti musikari onen babesean. Oraingo honetan ordea, bakarrik izango da taula gainean, «taula gainean bakarrik aritzeko behar sakona nuen (ez bakardadean). Nire gitarra, nire ahotsa eta bere hitzak».
Musika eta antzerkia, ardatza
Urdangarinen kontzertuak abiaraziko du gaur, kulturaz betetako udazkena. Udaleko Kutura Sailak udazkeneko programazioa aurkeztu du, eta musika eta antzerkia izango dira ardatz nagusiak: «helburua da, Biterin euskerazko arte eszeniko eta musika programazio aberatsa eta kalitatezkoa eskaintzea.
Helduentzako antzerki zikloa azaroaren 17tik 19ra izango da; eta haurrentzat bi emanaldi ere, izango dira, urriaren 31n eta abenduaren 30ean. Azaldu duten moduan, kalitatezko konpainiak etorriko dira, Ttanttaka, Dejabu papin laborategia eta Marie de Jongh esaterako. Kreditua antzezlana irailean estreinatu da; Arrastoak obrak Donostia Antzerki Saria irabazi du;
Cabaret Chihuahua musika kritikoa da, ironikoa. Kibubuk errespetua eta askatasuna lantzen ditu; eta Aladdinen abenturaren hasieran, pertsonai misteriotsu batek kontatuko du aberatsa dela...
Hernani’n Musik programaren barruan berriz, Mikel Urdangarin izango da abiapuntu. Azaroan L’incontro duok harpa eta oboea uztartuko ditu; eta Igelaren Bandak, Debalde festa diskoa aurkeztuko du. Abenduan berriz, Olatz Zugasti hernaniarrak bere azken lana aurkeztuko du; kantu gehienak berak idatzi, konposatu eta moldatuak dira.
SARRERAK:
Urriaren 23tik, Kibubu
Urriaren 9tik, Antzerki Zikloa
Azaroaren 16tik, Igelaren banda
Abenduaren 9tik, Olatz Zugasti
Abenduaren 18tik, Aladdin
Udazkeneko programazioa
ANTZERKIA
Urriak 31 Kibubu. Haur antzerkia. 11:00. Euskeraz. 2,70 euro.
Azaroak 17 Kreditua. Helduentzako antzerkia. 20:00. Euskeraz. 7 euro.
Azaroak 18 Arrastoak. Helduentzako antzerkia. 20:00. Euskeraz. 7 euro.
Azaroak 19 Cabaret Chihuahua. Helduentzako antzerkia. 20:00.7 euro.
Abenduak 30 Aladdin. Haur antzerkia. 18:00. Euskeraz. 2,70 euro.
Hernani’n musik
Urriak 22 Mikel Urdangarin. 20:00. 7 euro.
Azaroak 1 L’incontro duo. 18:00. Sandiusterrin. Debalde.
Azaroak 26 Igelaren Banda. 20:00. Euskeraz. 7 euro.
Abenduak 17 Olatz Zugasti. 20:00. Euskeraz. 7 euro. agenda
Azaroak 7 Teklatu taldeen entzunaldia. Milagrosa kaperan. 19:30.
Azaroak 14 Santa Zezilia kontzertua. Milagrosa kaperan. 19:30.
Azaroak 19 Musikalean. Musika Eskolako ikasleen kalejira. 17:00.
Azaroak 20 Santa Zezilia eguneko kontzertua. Biterin. 18:30.
Azaroak 22 Santa Zezilia eguneko kontzertua.
Azaroak 27 Akordeoi ikasleen entzunaldia. Milagrosa kaperan. 17:30.
Abenduak 15 Teklatu taldeen entzunaldia. Biterin. 19:00.
Abenduak 19 Hernaniko Musika Banda eta Ozenki Abesbatza. Milagrosan. 19:30.
Abenduak 20 Gabonetako Txistu kontzertua. Milagrosan. 13:00.
Abenduak 22 Gabonetako irteera Musika Eskolako ikasleekin. 17:00.
Abenduak 24 Kantuz Abesbatzaren Gabon kale buelta. 18:30.
Abenduak 24 Musika Bandaren Gabon gaueko erronda. 20:00.
Abenduak 31 Urte Zaharreko erronda. Herriko kaleetan.
Eta gainera...
Hileroko 2garren larunbatetan Kalez Kale Kantari. Plaza Berrin. 12:00.
Hileroko 2garren larunbatetan Erromeria. 18:30-20:30.
Igandero Iganderoko kale buelta. Herriko Kaxkoan. 12:00-14:00.