Ardo kata eta sukaldaritza ikasteko aukera, asteburu beteari bidea egiteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 21a, 02:00

Bete-betean sartu da Zipotza elkartea, 30garren urteu­rre­ne­ko ospakizunetan. Sagardo kata egin bazuten atzo, ardo kata egingo dute gaur hasibe­rri­entzat, Mari Mena eta Patxi Muji­karen eskutik. Arratsal­deko 19:30etan izango da, Zipotzan bertan.
Bihar arratsaldean, berriz, sukaldari ikastaroa egingo dute, toki eta ordu berean. Fede Goiko­etxeak emango du, Luis Irizar eskolako irakasleak.
Eta ekintza horiekin, bi­dea egingo diete ospakizunen hiru egun nagusiei. Ostiraletik igandera, denetik izango da.

EGITARAUA

GAUR, urriak 21
19:30, Hastapen ardo kata Zipotzan, Mari Mena eta Patxi Mujikaren eskutik.

BIHAR, urriak 22
19:30, Sukaldari ikastaroa Zipotzan, Fede Goikoetxea, Luis Irizar eskolako irakaslearekin.

ETZI, urriak 23
18:00, Urtebetetze jaia Porrotxekin.
20:00, Kalderero konpartsaren irteera (eraman mailu eta zartagiak, eta jantzi laranjaz).
21:30, Afaria. Txartelak salgai, 12€.
Afal ondoren, poteo kalejira txarangarekin.

LARUNBATA, urriak 24
09:00, Perretxiku bila, mendira.
17:00, Mus Txapelketa (izenematea zabalik; bikoteka, 20 euro).
17:00, Haur jolasak.
18:00, Txokolatada.
19:00, Patata tortilla txapelketa, he­rriko kultur talde eta eragileen artean.
20:30, Bokata goxoak, Zipotzan.
23:00, Oroimena, oraina, geroa, Zipotza 30 urte dokumentala.
23:45, Apalatxeren kontzertua.
Eta gauean, Gazte Party, Dj Mapatxerekin.

IGANDEA, urriak 25
11:30, Mikologi erakusketa.
12:00, Pintxo eta sagardo dastaketa.
14:30, Herri bazkaria eta ondoren, kantaldia Andoni Oilokiegirekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!