Ospakizunerako aitzakia gutxi behar izaten dute Goiz Eguzkiko lagunek, eta oraingo honetan, ederki asko ibiliak dira fundazioaren 43 urteurrenean: kaleko joko txapelketak antolatu zituzten, hitzaldia eta zinea ez ziren faltatu, koroak ere, abestu zuen; eta azken egunean, bazkari eder baten bueltan elkartu ziren, bazkideak.