‘Nafarroako uzta, euskarari puzka’ kanpaina, martxan

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 21a, 02:00

Udazkenarekin batera, kanpaina berria jarri du martxan Errigorak. Oraingo honetan, Nafarroako uzta, euskarari puzka da kanpainaren lema. Aurten, Nafarroako 15 ekoizlek hartuko dute parte, Irun­berri, Lakar, Oibar, Kaseda, San Adrian, Lodosa eta beste hainbat herrietakoak. Sas­kietan etorriko diren produktuetako batzuk berriz, hauexek izango dira: kardua, ma­hats zukua, ardo beltza, almendrak, oliba olioa, pikillo piperrak...

Eskaera egin behar da
Saskia nahi duenak orain du eskaera egiteko garaia. On­line egin daiteke, eta aukera dago baita ere: Hernanin, Lu­rreko ekodendan; Ere­ño­tzun, Irrintzi ta­ber­nan edo Auzo Udalean; As­tigarragan, Zipotza tabernan; eta Goi­zue­tan, ka­fetegian. Izena ematerako orduan, esku orri bat bete behar da eta bertan jarri behar dira datuak; bestalde, saskiak balio dituen 50 euroak eraman beharko dira eskaera puntura. Saskiak, ziurrenik, azaroaren 28-29an iritsiko dira Hernanira.

%25a, Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara
Gogoratu dute, kanpaina ho­ne­tan ordaintzen denaren %25a Nafarroa hegoaldeko eus­kal­gintza egitasmoetara bidera­tzen dela. Aurtengoa bideratuko da, zehazki, Lodosa eta Vianako ikastoletara, Erriberako AEK­ra eta D eredua Nafarroa osora zabaltzeko ekimenetara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!