Nepalen ateratako argazkiekin, proiekzioa eta erakusketa

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 21a, 02:00

Nepalen izandako lurrikarak inguru hura txikitu aurretik, Fotoeskolako kideak bertan izan ziren, argazki-bidaia batean. Han ateratako argazkiekin proiekzioa egingo dute gaur Ereñotzun, eta erakusketa jarri dute, Biteri kultur etxeko pasilloetan.

Irudi proiekzioa, gaur
Nepalera egindako bidaiaren xehetasun guztiak emango dituzte gaur Ereñotzun, argazki proiekzio eta guzti. Udazken Kul­turalaren barruan, 19:30etan. 

Erakusketa, Biterin
Biteriko pasilloetan ere, Foto­es­ko­lako ikasleek ateratako ar­gaz­kiak ikusi daitezke, erakusketa jarri baitute; urriaren bukaerara ar­te izango da aukera.
Fotoeskolak antolatzen di­tuen bidaia hauetan helburuak asko dira: nagusia argazkilari­tza ikastea bada ere, gozatzea, beste zaletu batzuekin ezagu­tzak konpartitzea, eta esperien­tzia berriak bizitzea ere bilatzen da. Bidaia ho­netan 13 la­gunek hartu zuten parte, Her­nani, Asti­garraga eta Irun­goak. Bi­daian zehar, di­na­mika ezberdinak planteatu zituzten, bidaiari berari ahalik eta zuku gehien atera­tzeko; gainera, bidaia ondo ezagutzen duen gida euskalduna izan zuten, eta honi esker, lurraldea eta jendea ondo ezagutzeko aukera izan zuten.

Hurrengo bidaia ere, martxan
Datorren bidaia ere antolatu dute, kasu honetan, Indiara: Bombay, Bhuj, Mahdavi eta Kutch bisitatuko dituzte. Informazioa eskatu eta izena eman nahi duenak zabalik du epea. Horretarako: haritzarrondo@gmail.com edo 661 432 242 telefonora deitu. www.fotoeskola.wordpress.com helbidean ere, badago informazioa. Prezioa 700 eu­rokoa da; hegazkina aparte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!