«Gizonen aldetik ezohikoa den biluzte bat egiten dugu»

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 21a, 02:00

Sarrerak salgai daude Tri­pon­tzin eta Gurian, 7 euro­tan, ostiralean Ez gara Pales­ti­naz ari ikus­te­ko. Emanal­dia hasi baino ordubete le­he­na­go ere, Biterin erosi ahal izango dira.
Imanol Kamiok eta Aitor Atxegak musika jarriko dute; pi­a­noa, akordeoia eta gitarra. An­der Lizarralde eta Unai Mu­ñoa, bertsotan ariko di­ra; ostiralean, 19:00e­tan Biterin.
Lizarralderen hitzetan, ema­­naldi honen helburua da «urteurrena ospatzeaz gain, taldea indartzea. Ikuskizu­ne­an egiten dena da, taldean egi­ten dena. Gizonen aldetik ezohikoa den biluzte bat egiten dugu». Arrizabalagak jendea animatu nahi du: «ahul­dadeekin kontaktatu eta horiek erakusten dira, zin­tzo­ta­sunez eta umorez».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!