Urtea aurrera dijoa, eta dagoeneko zabaldu dute 2016ko Inauteriak iragartzeko Kartel Lehiaketa. Kartelak, Hernaniko Inauteriak 2016 izenburua izan behar du, eta sinadurarik gabe entregatu behar da. Jatorrizko lanak, paperean edo kartoi lumazko euskarrian egin behar dira: 38 zentimetro zabalean, eta 44 altueran. Dena den, formatu digitalean ere aurkeztu beharko dira. Lanak abenduaren 1a arte entregatu daitezke, eta kartazalean adieraziko dira, egilearen izena, helbidea eta telefono zenbakia.