«Norberari axola zaion jendearekiko harremanetan onura sumatzen da»

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 21a, 02:00

Izan Gizon Taldeak 10 urte egin ditu, eta «adin desber­di­ne­tako 50-60 lagun pasa dira bertatik; 16-17 urtekoak edo 82ko bat», Ibon Arrizabalaga, orain arteko dinamizatzai­learen esanetan. 
Urteurrena ospatzeko, bes­teak beste, Ez gara Palestinaz ari ikuskizuna antolatu dute ostiralean. Era berean, Arri­za­balagak, dinamizatzaile tes­ti­gua pasa dio Ander Liza­rral­de­ri. «Gizonen arteko kontaktu eta ezagutza esparru bat sor­tzea lortu da, eta asmatu dugu adin eta izaera desber­di­ne­ta­ko gi­zonak elkarren lagun iza­ten». Datozen erronkei, Li­za­rral­dek helduko die.

«Iniziatibaz eta gogoz»
Lizarralderekin batera, lau kide elkartzen dira, hilero, bigarren asteazkenetan, 18:30e­tan Plaza Feministan. 
«Ko­­puruz ahul xamar ga­bil­tza, baina iniziatibaz, go­goz, in­dar­tsu dagoen taldea da. Ho­rren ondorio da os­ti­ra­le­ko ema­naldia antolatu iza­na», dio Li­zarraldek. Taldea indartzen ja­rraitzeko asmoa ere badute, hala ere. «Nahi duena ha­rre­manetan jarri daiteke gurekin: izangizon­her­nani@gmail.com edo Face­booken, Izan Gizon Hernani orrialdean, eta astaezkenetan azaldu».

Hernaniar gehiago biltzea, helburuetako bat
Hain zuzen, jende berria, eta bereziki, Hernanikoa anima­tzea dute helburuetako bat. Hori izan da, Arrizabalagaren ustez, 10 urte hauetako «ahul­dade» bat. «Ez da nahikoa hernaniar elkartu, eta beraz, ezin izan da beraien arteko berezko harremana sortu, eta herriko errealitatearekin lotu».

«Zein gutxirekin lortu daitekeen gure mugak gainditzea!»

Gainontzean, beste hiru hel­bu­ru ere finkatuta dauzka Li­za­rral­dek. «Taldea indartzea, ba­te­tik. Bestetik, egunerokoan ez daukagun espazioa sortzea, eta ez bakarrik, alderdi pertsonala lantzeko, baizik eta ikusteko gizartean zein paper jokatzen dugun. Eta azkenik, mezu bat gi­zarteratzea; gizarte pare­ki­de­a­go bat lortzeko gure apor­ta­zi­o­a egin eta eragin bat ikus dadin». 

Lorpen harrigarriak
Oraingo taldea ez da zerotik hasiko. Izan ere, Arrizabalagak gogoan ditu orain arteko lor­penak. «Ikasi dugu lehiazko harremanak ez direnak edu­ki­tzen. Asko konturatzen ziren ezin zutela koadrilan, betiko lagunekin hitz egin. Besteak esateko daukana entzun eta gero hitz egin; esan zurea, zuretik, eta ez besteari kontra eginez, lehian. Gauza ha­rri­ga­rriak gertatu dira; 2 saiotara eto­rri­takoek gertuagoko harre­ma­na zuten betiko lagunekin baino. Zein gutxirekin lortu daitekeen gure mugak gain­di­tzea! Bakoitzak lorpenak izan di­tu etxean, bikote harre­mane­tan, seme-alabekin... Norberari axo­la zaion harremanetan onu­ra sumatu dutelako etorri dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!