Egindako txapelketarekin «oso gustora», eta brontzezko domina jantzita bueltatu da Oier Gurutzealde Mexikotik, Trinketeko Munduko Kopatik. Semifinala Mexikoren kontra galdu ondoren, Kubako Barcelan izan zuen aurrean, geratzen zen domina eskuratzeko. Eta baita garaipena lortu ere! Bi setetan irabazi zion astigartarrak: 15-4 eta 15-14.
Edozein kasutan, Gurutzealdek onartu zuen «oso partidu zaila» izan zela, «nahiz eta aurreneko setean nahiko erraz irabazi dudan. Baina bigarrenean asko sufritu dut, epailearen zenbait kontrako erabaki tarteko; baina horrelakoetan ixildu eta jokatzen segi behar da», zioen finala bukatuta.