Mundarrok ezin, Irunen

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 21a, 02:00

Bukatu da Mundarroren ratxa ona. Larunbata baino lehen, 10 partidu zeramazkiten moreek galdu gabe (8 irabazi eta 2 ber­dindu), aurreko denboraldia kontutan hartuta, baina ezin izan zieten jarraipenik eman, orain arteko emaitza bikainei: 3-2 galdu zuten Mariñoren kontra, Irunen.
Eta gutxien espero zenean iritsi zen porrota, gainera. Izan ere, urteko partidu one­na joka­tu zuen Mundarrok, baloiaren jabe izanda erabat. Mariño izan zen gola egiten aurrena, ordea, korner bat aprobe­txa­tu­ta, atsedenaldiaren aurretik.

Aurreko denboraldia kontutan hartuta,10 partidu zeramazkin Mundarrok galdu gabe.

Hala ere, partidua ez zen batere aldatu, eta berriro na­gu­si zela, buelta eman zion emai­tzari, Beñat Mendi­bu­ru­ren bi go­le­kin (5 sartu ditu dagoe­ne­ko).

Lau minutu ero, eta esku hutsik bueltatu behar
Baina ez zuten partidua itxi mo­reek, eta lau minutu na­ha­si­tan, bi gol egin zituen Mari­ñok. Esku hutsik buelta­tu behar, partidurik onenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!