Beste batzuen artean, bi partidu garrantzitsu jokatuko dituzte gaur pelotari hernaniarrek. Gipuzkoako Ohorezko Mailan, Arrieta eta Aizpitarte seniorrek Tolosan jokatuko dute 12:00etan, eta aukera haundiak dituzte finalerdietara iristeko. Hirugarren mailan, berriz, Cisneros eta Oiagak finalera iritsi eta mailaz igo ahal izateko, Epleren aurka irabazi beharra daukate; 11:15etan Errenterian.