ttapa-ttapa ekimena martxan da irailetik, eta geroz eta gehiago dira asteazkeneroko hitzorduarekin bat egiten duten herritarrak. Joan den astean esaterako, 86 herritar animatu ziren lagunartean eta giro ederrean bueltaxka egitera.
Nahi duenak, bihar ere izango du aukera. Beti bezala, goizeko 11:00etan abiatuko dira Atsegindegitik; eta buelta egin eta gero, hamaiketako eder bat izango da guztientzat.
Osasuna zaintzea, asmoetako bat
Bat baino gehiago dira Ttapa-Ttapa ekimenaren helburuak. Adineko pertsonak kalera ateratzera animatzea da asmoa, eta bide batez, bueltaxka bat egin eta ariketa fisikoa egitea. Adin bereko pertsonek hartzen dute parte ekimenean, eta beraz, sozializatzeko aukera bat ere bada.