laugarren urtez, gripearen kontrako txertoa Ereñotzun bertan hartzeko aukera izango da gaur. Goizeko 11:00etatik aurrera jarriko dute Auzo Udalean eta hartuko dutenek aldez aurretik eman zuten izena.
Gripearen kontrako txertoa hartu edo ez norberak erabakitzen badu ere, deialdi berezia egin diete 65 urte edo gehiago dituztenei, gaixotasun kronikoren bat dutenei, edo haurdun daudenei.
Txertoa jartzeko zerbitzua elkarlanean ematen dute Auzo Udalak, Osakidetzak eta Anbulatorioko erizain taldeak.
Aste betea, Udazken kulturalaren barruan
Udazken kulturala bete-betean da Ereñotzun, eta aste honetan ere, bada zerekin gozatu. Zer da ongi hiltzea? Zer dio legeak? hitzaldia emango du gaur Iñaki Olaizolak, 19:30etan. Bihar, Nepal eta India argazki bidaiak irudi emanaldia eskainiko du Aritz Arrondok, ordu berean. Eta ostiralean, Lasa eta Zabala pelikula jarriko dute, 22:00etan.