Erdipurdiko emaitzak, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 21a, 02:00

Probintzia mailako txapelketan hernaniarrek ez dituzte nahi bezain emaitza onak lortu asteburuan. Maila guztiak kontuan izanda, 23 partidu jokatu dituzte; horietatik 11 irabazi egin dituzte eta 12 galdu. Onena izan da, seniorrek lortutako garaipena: Ojuelek eta Aizpitartek, Oiartzungo Ugalde anaien kontra irabazi zuten. Urkizu eta Lizeagak berriz, Zestoako Gelis eta Salegiren kontra. Era berean, garrantzitsua da baita ere, Arizmendi eta Zugastik partidurik galdu gabe jarraitzen dutela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!