Etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntza zabaldu du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 20a, 02:00

Hernanin alokairua sustatu nahi du Udalak, eta bide horretan, pausu bat gehiago eman du: etxebizitzak alo­kai­ruan hartzeko dirulaguntzak emango ditu. 164.000 euroko partida jarri du horretarako, eta bi modalitatetan banatuko du: erdia, 82.000 euro, 18-35 urte bitarteko gazteentzat izango da; eta beste erdia, 36 urtetik gorako helduentzat.

«Gazteek emanzipatzeko duten zailtasunari aurre egiteko bideetako bat»
Garazi Etxarrik, Gazteria zine­gotziak azaldu zuen moduan, joan den urtean gazteekin bi pro­zesu egin zituen Udalak. Ber­tan egin zen diag­nostikoetako bat izan zen, gazteek zailta­sunak dituztela emanzipatzeko: «hitz egin zen, dirulaguntza batekin erraztasun gehiago izango zutela etxetik ateratzeko. Hala, au­rrekontu partehartzia­leetan 164.000 euroko partida bat ematea erabaki zen, etxe­bizitzak alokairuan hartzen dituztenei laguntzeko». Etxarrik azaldu zuen moduan, Gazte Kontseilu bat ere badago, hiru aldiz bildu dena: «Udalak beraiekin batera erabaki ditu dirulaguntza banatzeko irizpideak».
Beatriz Menak, Haur, Gaz­te eta Nerabeen sustape­nerako teknikariak azaldu zituen dirulaguntzaren non­dik norakoak. Menaren esa­ne­tan, bi helburu ditu lagun­tza honek: «gazteei eman­zipa­tzeko laguntza ematea; eta modu orokorrean, herri­tarrei ere laguntza ematea». Baldintzen inguruan ere, hitz egin zuen Menak: «Her­nanin erroldatuta egon be­har da, gutxienez urtebete. Alokairu kontratu bat izan behar da norberaren izenean sinatua, eta 12 hilabeteko irau­pena izan­go duena. Ge­hi­e­nez 600 eu­roko alkilerrak onartuko di­ra. Urteko diru sarrerak eta bizikidetza uni­tatea izango di­ra kontuan: pertsona bat denean, urteko sarrera gor­dina ezingo da 25.000 euro baino gehia­go­koa izan; eta bi edo gehiago direnean, 32.000 euro baino gehiagokoa. Beste hainbat franja ere zehaztu dira; es­a­te­rako, pertsona ba­karra de­ne­an, eta ez denean 19.000 eu­rora iristen, ge­hie­nez alo­kairuaren erdia­rekin lagun­duko dio Udalak». Bal­dintza hauek eta beste guztiak ikusteko: www.hernani.eus.

Eskaera epea, zabalik
Eskaerak gaurtik azaroaren 9ra egin daitezke Herritarren Harrera Zerbitzuan, 08:00-19:00 ordutegian. Web­gunean ere egin daiteke es­kaera, telematikoki.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!