Kartel Lehiaketan parte hartzeko, epea zabalik dago

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 19a, 02:00

2016ko Inau­teriak iragartzeko, Kartel Lehiaketa martxan dago. Lanak entregatzeko azken eguna, abenduaren 1a da. Kartelek, Hernaniko Inau­teriak 2016 goiburua izan behar dute, baina sinadurarik ez. Biterin entregatu behar dira, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, kartazal itxi­an. Kartazalean adie­ra­ziko dira, egilearen ize­na, helbidea eta telefono zenbakia. Jatorrizko lanak, pape­rean edo kartoi lumazko eus­karrian egin behar dira: 38 zentimetro zaba­lean, eta 44 altueran. De­na den, formatu digi­ta­le­an ere aurkeztu beharko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!