Berdinketa, bi taldeek

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 19a, 02:00

Etxetik kanpo jokatu dute bi talde nagusiek eta biak puntu banarekin itzuli dira etxera. Erregional Ohorezko Mailan, Hernanik 1-1 berdindu zuen Ordiziaren aurka larunbatean. Puntu hori ondo etorri zaie txuri-berdeei sailkapeneko erdi parean sendotzeko. 12garren postuan daude. Euskal Ligako neskei ere garaipena eta hiru puntuak hobeto etorriko zitzaizkien, baina lortutako puntuarekin azken postutik ihes egiteko aukera izan dute. 2-2 berdindu zuten Oiartzunen kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!