Dispertsioaren kontra, Futbol 7 Txapelketa jokatu zen larunbatean Zubipen. 15 taldek hartu zuten parte eta Kalise izan zen nagusi, Antiguoko Trikuarriri irabazita. Futbolaz gain, beste hainbat ekintza ere antolatu zituzten egun osoko aldarrikapen festan eta herritar ugarik egin zuen bat. Herri bazkarian, 130 lagun elkartu ziren eta egun osoan gogotik gozatu zuten, elektrotxaranga eta kontzertuekin, besteak beste.