Roig eta Moreno, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 19a, 02:00

Atzo bukatu zen Bakailu Astea, bakailu festa mundialarekin. Atsegindegin izan zen festa eta besteak beste, bakailua pil-pil eran lehia­keta egin zen. 17 bikotek hartu zuten parte eta Maritxell Roig eta Laura Moreno izan ziren txapeldunak. Atzetik geratu ziren Isidro eta Ruben Sagastialde elkartekoak, eta Pili Lasa eta Lupe Lasa.
Tabernetako pintxo lehiaketa ere izan da bi aste hauetan zehar eta Txili tabernak irabazi du aurten ere. Depor­tibo eta Goiz Argikoak izan dira hurrengo pintxorik onenak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!