Orain, 10 proposamen aukeratzeko garaia

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 19a, 02:00

Hernani Erabakiren azken urratsa besterik ez da gera­tzen 2016ko Udal Aurrekon­tuan txertatuko diren propo­same­nak erabakitzeko. Galde­tegi bat zabalduko du Udalak etxez etxe eta online eta bertan, 32 propo­samen egongo dira (iraileko hiru saioetan aukeratutakoez gain, auzo elkarteek aukeratu­tako propo­samenak ere egongo dira). Herritar bakoitzak 10 aukeratu beharko ditu.

Iraileko hiru saioetan, aukeraketa
Iraileko azken asteetan, hiru saio ireki egin ziren herri­tarrekin eta horietan, proze­suan aurrera egin duten eta prozesutik kanpo geratu diren proposamenak aukeratu zi­tuz­ten. Proposamenek aurre­ra egiteko edo kanpoan uzteko bi irizpide hartu zituzten kon­tu­an: alde batetik, proposamen bakoitzak herna­niarren eta orokorrean herri­tarren egune­rokotasuna hobe­tzen edo errazten duten balo­ratu. Eta bestetik, proposamen bakoi­tza­ren kostua (ekono­mi­koa, humanoa, ingurumena­re­kikoa...) eta onuraren arteko oreka azertu.
Prozesuaren urrats hori, Udal teknikari, ordezkari poli­ti­ko eta langileek egindako balora­zioak jaso ondoren bu­ru­tu zen. Beraz, proposamen bakoi­tzaren balorazioak eza­gu­tzeko aukera izan zen bilera ireki horietan.

Informazio zehatza, Udalaren web orrian
Udalak proposamenen ingu­ruan egindako balorazioak bere web gunean jarri ditu (www.hernani.eus), Agenda 21eko atalean. Iraileko hiru saioen memoriak ere, gune berean aurkituko ditu herri­tarrak. 

Aurrera egin duten proposamenak
Biteriko saioan (irailak 23):
- Udalak musika ekipo bat erostea, bai udal ekimenetarako, baita herriko eragile sozial ezberdinek antolatzen dituzten ekimenetarako (20,5 p)
- Aldibereko itzulpenak egiteko interpretatzailearen maleta (14,5 p)
- Biteriko areto nagusiko ekipoak errebisatu eta behar bada, berritzea (12 p)
- Landare tokiko errugbi guneko berrikuntzak: Eserlekuen hedapena,120 gehiagora zabaltzea; Bidetxo bat egin lehengo zelaitik bigarrenera; Zelaia txukun/garbi mantentzeko makinaria (12 p)
- “Ipuin kontaketa” maiztasun haundiagoarekin eta asteko egun ezberdinetan (11,5 p)
- Kiroldegiko kafetegi inguruan takilak jartzea (8 p) Plaza feministako saioan (irailak 24):
- Hezkidetza egitasmo bat hezkuntza ziklo guztietan (39,5 p)
- Haur gune bat, espazio itxi bat, 0-5 urte bitarteko haurrentzat (36,5 p)
- 0-3 urterako parke egokitua (33,5 p)
- Lurrean margotutako jolasak jartzea Atsegindegin (26 p)
- Haurrentzako ekintza kultural gehiago batez ere HHko etapan dauden umeentzako (2/6 urte) (22 p)
- Sahara Mendebaldeko Lurralde Okupatuetako borroka baketsuaren aurrean, solidaritate politikoa material informatikoa emanaz (21 p)
Beterriko saioan (irailak 28):
- Herriko hainbat leku peatonalizatzea: Elkano-Nafar kaleko bidegurutzea; Aristizabal-Urbieta kaleko bidegurutzea;  Latsunbe kalea-Urbieta kalea eta Marieluts kalea elkartzen dituen 
bidegurutzea (22,5 p)
- Komun publikoa Ave Marian (19,5 p)  Ez da galdetegian azalduko, aurten egingo delako.
- Sagastialde auzoko argiteria eta espaloiak hobetzea (16,5 p)
- Kaxko historikoko etxebizitzak eskura­tzea eta gazteentzako kostu bajuko alokairura bideratzea, etxe horiek erabil­tzeko moduan jarri ostean (15,5 p)
- Ondorengo lekuetan zeharbideak jar­tzea: Karmelo Labaka kalean, erdi aldean, zeharbide berria egitea (13 p)
- Tilosetako lurra berritzea (1 p) Kanpo geratu bazen ere, galdetegian agertuko da Kaxko auzo elkarteak proposatu duelako.

Horiez gain, auzo elkarteek aukeratutako proposamenak ere egongo dira galdetegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!