Andrekalen 200 emakume biltzeko deialdia, grabazio baterako

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 18a, 02:00

Komanditario Berriak ekimena aurrera doa, Andrekale proiektua oinarri hartuta. Orain, proiektu osoa bilduko duen bideo bat graba­tzen ari da Señora Polaroiska taldea eta herritarrei laguntza eska­tzen die. Gaur zortzi, urriaren 25ean, bideo horre­tako pasarte bat grabatuko dute Andreka­­len eta bertan, 200 emakume bildu nahi dituzte. Bertan eseri, kartetan jolastu, hizketan aritu... horixe da egin beharko dena. Grabazioa 10:00etatik 14:00eta­ra izango da eta arropa erosoa eta beroa eramateko gomen­datu dute. Horrez gain, komeni da izena ematea, zenbat jende bilduko den jakin dezaten: andrekale.filma­zioa@gmail.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!