Hasiera bikaina eman zion Hernanik partiduari, aurreneko laurdenean 21-9 aurreratuta. Erritmo bizian hasi zen partidua, eta minutuek aurrera egin ahala, ezin izan zuten erritmo hori mantendu. Momentu horietan defentsan egindako lana klabea izan zen. Garaipen garrantzitsua lortu zuen Hernanik, 61-39, Dolphinsen kontra.