Donostiako Bigarren Ingurabideko (AP-8) Hernani-Iruñea irteera itxi egingo dute asteartean, lanak egin behar dituztela eta. Mozketa 08:00etan hastea aurreikusten dute. Bitarte horretan, A-15era sartu nahi dutenek Donostia Ospitaleak-Astigarraga irteera erabili dezakete eta A-15 gaineko errotondatik autobidera sartu.