Argazki Lehiaketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 18a, 02:00

Bigarren aldiz, Ehiza, Arrantza eta Tiroa gaitzat hartuta, Argazki Lehiaketa antolatu du Txantxangorrik. Argazkiak abenduaren 31ra arte bidali daitezke (info@txantxangorri.com). Bertan jarri behar dira egilearen izen-abizenak, telefonoa eta helbidea. Argazkiak JPEG formatuan bidali behar dira, gehienezko bereizmenarekin. Gehienez, 3 argazki aurkeztu daitezke, per­tsonako, eta bakoitzak izenburua izan beharko du. Euskal Herrian bizi den edozeinek hartu dezake parte eta hiru adin-kategoria izango dira: 14 urte arte, 14 urtetik gorakoak, eta argazki herrikoiena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!