«Alkateak onartu du kamara bat bazegoela»

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 18a, 02:00

Kamaren gaian, erantzuna eman nahi diote sozialistek Alkateari: «Prentsari eman­dako informazioan, Alkateak onartu egin zuen kamara bat baze­goela, disuaditzeko asmoz, eta ez zuela grabatzen. Oraindik ere egoera larriagoa dela iruditzen zaigu PSE-EEko kideoi, herrita­rrei gezurra esatea delako, eta nahita. Udaletxea, arau batzuk bete behar dituen instituzioa da, eta ez etxeko baratzan, saga­rrak ez lapurtzeko gezurrezko kama­rak jartzen dituena». 
Elizatxoko kamarari buruz ari dira eta gaineratu dute datuen Babeserako Euskal Agen­tziaren 2015eko maiatza­ren 11ko informeak azaltzen zuela, kamara hori bazegoela eta Udaltzainen zuzendariak azaldu zienean ez zuela gra­ba­tzen, Udalari eskatu ziote­la erretiratzeko. «Beraz, kamara hori PSE-EEren salaketagatik erretiratu zen», gaineratu dute.
Ondoren, ekainaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziale­an, Udalak kamarak jartzeko zuen akordioa argitaratu zela nabarmendu dute eta Ricardo Crespo bozeramailearen esa­ne­tan, «argi geratzen da Uda­lak pausoak ematen jarrai­tzen zuela kamarak jartzeko».

Kontsultarako prest
Harrituta daudela ere azaldu du: «Erabakitzeko esku­bi­dearen alde dagoen koalizio batek, defenditzen duen hori betetzeko eskatzen zionean beste alde batera begiratzeak, harritu egiten gaitu. Hernaniko alderdi sozialista akordio bat lortzeko prest dago honda­kinen bilke­ta­ren inguruko kontsulta serio bat egiteko». Eta gaine­ratu du: «Gai honen inguruan akordioa eta kontsentsua lortu liteke, denok arintzen baditugu gure jarre­rak, Astigarragan erakus­ten ari diren bezala». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!