Gautenak Inmakuladan daukan gela ezagutu dute Ginebrako arduradunek

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 18a, 02:00

Gautenak (Gipuzkoako Autis­mo Elkarteak) autismoa edo antzeko patologiak dituzten hau­rren­tzako, 3-7 urte inguru­koen­tzako, gela berezia dauka. Gipuzkoa osoan bakarra da, eta Inma­kulada ikastetxean dago. Hori horrela, Ginebrako (Suitza) autis­mo elkarteko hainbat ar­du­radun eta ordezkari politi­ko (Suitzako parlamentario bat) Inmakula­dan izan ziren aste­az­kenean, gela bisitatzen eta Gautenaren hezkuntza ere­dua­ren inguruko informazioa jasotzen. Gautenako eta Eusko Jaurlaritzako ordez­kariak ere bertan izan ziren.
Gela honetan, hezkuntza par­tekatua erabiltzen dute. Hau da, Gautenak darabilen siste­maren berezitasuna da, haur hauek beraien eskoletan daude­la ma­tri­kulatuta eta beraien eskolan eramaten dutela aurre­ra ikas­tur­tea, baina astean ordu batzue­tan, Inmakuladako gela honetan elkartzen dira. Norma­lean, aste­an 2-3 egunetan elkar­tzen dira. Eta horrez gain, Inma­kuladako funtzionamenduan ere hartzen dute parte: jolas garaian, jange­lan, jaiak antolatzen direnean… 
Beste 18 gela ere badauzka Gautenak Gipuzkoan, 8 urtetik gorakoentzat. Kasu hauetan, umeak gela hauetan elkartzen dira asteko egun eta ordu gehienetan, eta hainbat ekintza egitera joaten dira eskola arruntera. Izan ere, inklusioa lantzea da Gautenaren eredua, adin eta arlo guztietan.

Suitzan, lan asko egiteko
Ginebrako ordezkariak Gaute­na­ren ereduarekin oso intere­satuta azaldu zirela nabar­mendu diote Kronikari eta azal­du zutela, lan asko daukatela egiteko: «Aislatzea izan beharre­an, integratzea dela bidea, hori asko gustatu zitzaien».

Bost urtez martxan
Haurrentzako gela berezia 2000 urtean jarri zen martxan Inmakuladan. Gelaren ardura Gautenak dauka eta gela Inmakuladak uzten dio Eusko Jaurlaritzaren bidez. Gela hau Inmakuladan jartzea erabaki zen, garai hartan autismoa zeukan bertako ikasle bat zegoelako.
Ikasturte honetan, 6 haur daude matrikulatuta eta Gipuz­koa osokoak dira: Irun, Lasarte, Lazkao… Irakasleak bi dira: Estitxu Camarero pedagogia terapeutikoko irakaslea eta Ainhoa Duque hezitzailea. Horrez gain, jangelako zaintzai­leak daude: Onintza Agirre eta Ana Belen Moran. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!