Argazki rallya eta bakailu festa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 18a, 02:00

Bakailu Astea gaur bukatuko da eta azken ekintza bezala, argazki digitalen rallya eta bakailu festa antolatu dituzte. Argazki rallya 09:00etatik 14:00etara izango da eta izena lehenengo orduan eman behar da, udaletxeko arkupe txikian. Edozeinek hartu dezake parte, bai umeek, bai helduek.
Goiz partean (11:00-14:30), bakailu festa ere izango da Atsegindegin. Ekintzak, ugari: bakailua pil-pil eran lehia­keta, pintxoak, sagardoa... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!