Frankismoaren krimenen aurkako salaketak medio, lehenengo deklarazioak izan ziren asteazkenean, Donostiako Epaitegian. Argentinako Servini Epaileak eskaera ofiziala luzatu zuen jurisdikzio internazioanalaren bidetik, eta bi gipuzkoar izan ziren deklaratzen: Pedro Estonba, 1971n 22 egunez torturatua izan zena, eta Aitzol Azpiroz, bere osaba-aitabisaba Jose Ariztimuño “Aitzol” apaizaren izenean. Azken hau matxinatu faxistek erail zuten 1936ko urrian, beste 196 lagunekin batera Hernaniko hilerrian.
Horren aurrean, Hernaniko Udaleko ordezkari politiko guztiek adierazpen instituzionala onartu dute: «40 urteko diktadurapean, frankistek gizateriaren kontra egindako krimenetan, milaka herritar izan ziren erailak, torturatuak eta erbestera alde egin behar izan zutenak. Hernaniko Udalak biktima hauei eta beraien senide guztiei bere elkartasuna adierazi nahi die. Egia guztia ager eta justizia osoa egin dadin nahi dugu, Memoria osoa nahi dugu berreskuratu, Bakea eta Elkarbizitza behar bezala bideratzeko. Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez!!».
Aitzoli buruzko dokumentala
Aitzol, Euskal Pizkundearen Heriotza izeneko dokumentala emango dute urriaren 27an, Biterin (19:00). “Aitzol” pertsonaia
ospetsuaren inguruan egindako dokumentala da. Solasaldia ere izango da Joantxo Agirre, Iñaki Egaña eta Aitzolen senide baten presentziaz. Ia 200 lagun erail eta lurperatu zituzten Hernaniko
hilerrian, 1936an. Aitzol bera
gaurko egunez fusilatu zuten.