«Gure bizitza ere, besteek dutenaren modukoa da»

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 17a, 02:00

Sentsibilizazio kanpaina jarri du martxan Atzegik, adimen urri­tasuna duten pertsonen bizi­tzaren inguruan, gizartean dago­en ezjakintasunean eragin nahi dutelako. Ezetz asmatu nolakoa den nere bizitza? lelopean, aurrei­ritziak puskatu nahi dituzte.
Buruntzaldea mailako aurkez­­pena egin zuten asteaz­kenean, Usurbilen, eta bertan parte hartu zuten Atzegiko kideek, adimen urrita­suna duten hainbat herritarrek eta beraien familiek. Azaldu zu­ten, beraien bizitza ere, bes­teek dutenaren modukoa dela; bat gehiago direla gizartean. Enriquek, Down Sindromea duen herritar batek hartu zuen hitza: «Gehiago ezagu­tzen da gure diskapazitatea, kapazita­tea baino. Lanera joa­ten naiz autobusean, natural­tasun osoz. Batzuetan nabari­tzen dut begi­ratu egiten dida­te­la. Gogoratu nahi dut, guk dugun desber­dintasun baka­rra dela kromo­so­ma bat gehia­go dugula. Ilusioa­rekin eta baliabideekin aurrera egiten dugu». 

Argazkiak, sare sozialetan
#HorrelakoaDaNireBizitza hashtagaren bidez, Atzegik adi­men urritasuna duten per­tsonei argazkiak bidaltzeko eskatzen die (Twitter, Facebook, Instagram), gizarteari euren bizitza nolakoa den kontatzeko. WhatsAppera ere bidali daitezke: 609 703 706. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!