Dispertsioaren kontrako Futbol 7 Txapelketa antolatu dute gaur Hernanin. Txapelketaz gain, egun osoko festa antolatu dute eta ekintza ugari izango dira: musika, zozketak, elektrotxaranga, herri bazkaria, kontzertuak...
Txapelketa Zubipen jokatuko da eta gaur bertan, momentuan apuntatzeko aukera ere izango da. Talde irabazleak Oialume Zar sardotegian afari bat izango du sari. Bigarren taldeak, berriz, Tripontzin bazkari edo afaria.
EGITARAUA
08:30 Taldeen osaketa.
09:00 Txapelketa hasiera.
14:30 Elektrotxarangarekin Atsegindegira.
15:00 Herri bazkaria Atsegindegin. 18:00 Elektrotxarangarekin kalejira.
22:00 Kontzertuak Atsegindegin: Gureran eta Jotatxo.