Bakailua: gatza eta piperra

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 17a, 02:00

Osagai nagusietako bi dira gatza eta piperra, bakailuarentzat. Eta ez bakarrik jaterako garaian, tabernetako pintxo lehiaketan ikusi den bezala. Bi aste hauetan, bakailuak jarri du herrian gatza eta piperra. Ekintza ugari, eta giro paregabea! Atzo ere saltsa ederra jarri zuen rockalean kale animazioak. Eta bihar izango dira Bakailu Asteko azken ekintzak: Argazki Digitalen Rallya (09:00etan udaletxeko arkupe txikian) eta Bakailu Festa (11:00-14:30, Atsegindegin), lehiaketa eta guzti. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!