Sagardoetxea, Enogastronomia museo eta guneen sarean

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 10a, 02:00

Astelehenean aurkeztu zu­ten Euskadiko Eno­gastro­no­mia Museo eta Guneen Sarea. Bertan hartzen du parte As­ti­garragako Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoak, eta sa­re­aren parte izango dira, baita ere Villa-Lucia Ardoaren Era­kus­tokia (Guardia), Txakolin­gunea (Bakio), Igartubeiti Base­rri Museoa (Ezkio Itsaso), Gaz­ta­ren Interpretazio Zentroa (Idia­zabal), D’Elikatuz Zentroa (Ordizia) eta Gozogintzaren Mu­seoa (Tolosa).

Gastronomia-turismoa bultzatzeko proposamenak
Sare hau osatzen duten museo eta guneek hainbat esperien­tzia eskaintzen dizkiete bisitariei; museo edo interpretazio gune bat bisitatzeaz gain, hainbat produktu dastatzeko edota produktu horien elaborazioan parte hartzeko aukera izango dute. Dagoeneko martxan daude esperientzia horietako batzuk. Adibidez, Sagardoaren Bidea eta Idiazabal Gazta; Sagar­do­aren Bidea; edota Gastronomia Bidea Euskadiren Bihotzean. Hemendik aurrera, oraindik ere esperientzia gehiagorekin gozatzeko aukera izango da, eta kasu batzuetan, garaiarekin lotutakoak izango dira: Sagardoa eta txotxaren erritoa Donostialdean eta Gipuzkoako barrualdean; Arabako Errio­xako ardoaren funtsa; Goierri, “Idiazabal Lurraldea”; Tolosa gozoa; eta Bizkaiko txakolina. Informazio gehiago jasotzeko, Sagardoetxera jo daiteke (sa­gar­doarenlurraldea.com/943 55 05 75 / www.sagar­doe­txea.com), edo www.turis­moa.euska­di.eus.

Euskadi Gastronomika marka
Ekimen hau, Eusko Jaur­laritzak martxan jarritako Euskadi Gastronomika markapean sortu da. Honen helburua da, EAEko hiru hiriburuen eta lurraldeen arteko sarea osa­tzea, enogastronomiarekin lotutako enpresa eta zerbitzuak elkarlanean aritzeko. Bertan, lehen, bigaren eta hirugarren sektoreek hartzen dute parte; bai enpresa txikiek, eta baita haundiek ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!