Salaketa, eta ekintza gehiago

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 10a, 02:00

Harituz elkarteak deituta, kon­tzentrazioa egin zen asteartean, biolentzia matxistaren eraginez  hildako hiru ema­ku­me­ren az­ken hilketak salatzeko. Hainbat herritar eta ordezkari politikok ere bat egin zuten.
Bestalde, egun osoan zehar lanean aritu zen Harituz elkartea, Emakunderen autobus ibiltaria herrian zegoela aprobetxatuta. 

Matazekin jarraitzeko deia
Madejas contra la violencia dokumentala jarri zuten Emakunderen autobusean, eta segidan, tailer bat egin zuten. Bide batez, gogorarazi zuten bufanda luzatzen jarraitzen dutela, eta nork bere zatiak bidali ditzakeela, 30 zm-ko zabalerakoak, Kultur Etxera (Kale Nagusia, Kultur Etxea, 20115, Astigarraga).

Madrilerako autobusa
Era berean, gogorarazi dute tokia dagoela azaroaren 7an Madrilera joateko autobusean. Deitu: 630 678 474.

Ekintza gehiago
Datozen asteetan ekintza gehiago ere egingo dituzte; Has­teko, asteartean Esperien­tzi­en Eskola jarriko da martxan, 16:00etan kultur etxean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!