Beldur Barik Lehiaketa antolatu da aurten 6garren aldiz. Lehiaketa horretan 12 eta 18 urte arteko gazteek hartu dezakete parte, emakumeenganako bazterketa eta indarkeriari aurre egiteko jarrerak nabarmentzen dituzten artelanak aurkeztuz (informazioa: www.beldurbarik.org). Lan horietako bat ikusentzuneko bat izan daiteke, eta horrelakoak grabatzen ikasteko tailerra antolatu da Astigarragan, urriaren 30 (16:30-19:30) eta 31n (10:00-13:00/16:30-19:30). Izena Gaztelekuan eman daiteke urriaren 23ra arte, eta tailerrera tableta, mobila edo portatila eramatea gomendatzen da.