«Goiko taldeen artean egotea lortuko bagenu, emaitza bikaina litzateke»

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 17a, 02:00

Senior taldea da, talde nagusia. Zein dira denboraldi honetako helburuak?
Helburua da herriko mutilei saskibaloian jokatzeko aukera ematea. Hernaniko saskibaloi arloak urteak daramazki herritarrei kirola egiteko aukera ematen, eta bide horretan jarraitu nahiko genuke. Gainera, Gipuzkoa mailan ahalik eta emaitza onenak izatea lortzen badugu, primeran. Aurtengo ligan goiko taldeen artean egotea lortuko bagenu, emaitza bikaina litzateke.

Joan den urteko taldearekin alderatuz, izan al da aldaketarik? Harrobiko jokalariak al dira taldearen ardatza?
Aldaketa ugari egon dira aurtengo taldean. Jokalari guztiak Her­nani edo Buruntzaldekoak dira (urnietarrak ere badaude). Hori bai, harrobitik atera dira guztiak. Aipatzekoa da, baita ere, senior taldeak junior mailako jokalariekin entrenatzen duela.

Taldea definitu beharko bazenu... zeintzuk dira fuertea eta ahulguneak?
Zaila da gauza bakarra aipatzea. Talde honek duen indargune nabariena da,  erritmo bizian jokatzen duela; defentsan ere seguruak dira, eta nahiz eta goi mailako jokalaririk ez izan, sufrimendu gaitasuna aipatzekoa da. Ahulgune nagusia da, jokalari oso gazteek osatzen dutela taldea, eta eskarmentu falta nabarituko dela partidu estuetan. Gai­nera, barru jokoan aldaketak egon dira eta horrek asko alda­tzen du talde baten jokoa.

Goi postuetako lehian egotea aipatu duzu lehen... Sailka­penari begira, zein izango dira aurtengo arerio nagusiak?
Postu on bat lehenengo 6-8en artean egotea litzateke. Arerio nagusiak izango dira Asti­garraga Mun­darro, Beasain eta Bosteko Donostiar taldea.

Emakumezkoen taldea kadetatik juniorretara igo da. Joan den urtean asko hobetu zuen... nolakoa izango da aurtengo denboraldia?
Denboraldia oso zaila izango da. Taldeko 6 jokalarik, oraindik, kadete adina dute eta hori asko nabarituko da;  neska hain gazteak izanda...

Zein dira dituzten helburuak?
Helburu nagusiena da, gainerako taldeen moduan, ondo pasatzea eta hobetzen saiatzea. Denok dakigu honek denborapasa bat izan behar duela. Edonoren formaziorako aberasgarria da kirol talde batean aritzea. Denboraldi bukaeran ondo jokatzen badugu, konforme izango gara; eta jarriko gara datorren urtera begira.

Eta gainerako taldeetan bada nobedaderik?
Talde guztietan izan dira aldaketak: entrenatzaile berriak, jokalari aldaketak… Aurtengo denboraldia oso polita izango da eta ziur gaude gure taldeek asko borrokatuko dutela. Herritarrei animatzen diegu kiroldegira etortzera, taldeak ikustera.

Saskibaloi eskolari ere ga­rran­tzia haundia eman zaio azken urteetan. Zein dira erronkak?
Eskola indartzea da aurtengo helburu nagusietako bat. Bi entrenatzaile berri eta nahiko jokalari ditugu aurten. Helbu­rua da, jokoaren bitartez ondo pasa­tzea eta saskibaloiaren arau eta teknikak ezagutzen hastea.

Udan deialdi irekia egin zenuten, saskibaloian aritu edo probatu nahi zutenentzat. Zein izan da erantzuna?
Mutilekin arrakasta eduki ge­nuen. Maila guztietako jokalariak eto­rri ziren probatzera, eta aurten horietako asko saskibaloian ari­tzera animatu dira. Neskak ere etorri ziren, baina ez zen nahikoa izan infantil talde bat osatzeko. Hala ere, aurten badugu berriz saiatzeko asmoa; batez ere pasa den udako deialdiaren erantzuna ikusi eta gero.

Berrikuntzarik izango duzue aurten?
Bai, aste honetan bertan hasiko gara webgunea berritzen. Atal berriak egongo dira, eta gure taldeko jokalari eta entrena­tzaileak hobeto ezagutzeko aukera izango da. Animatu eta sartu .

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!