«Bost ehiza postu puskatu dizkigute»

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 17a, 02:00

Gure Izarra elkarteko ehiztariak urriaren 2an hasi ziren Santiomendiko ehiza postuak zozketatzen, eta astelehen goizean bost postu txikituta agertu ziren.

Denuntzia jarria
Gure Izarrako ehiza postuen zozketako arduradunak azaldutakoaren arabera, astelehen goizean bost postu puskatuta agertu ziren.
«Ehiztari batek abisatu zigun. Igande goizean dena ondo zegoen, baina hurrengo goizean, bost postu txikituta agertu ziren. Astelehena jai zenez, asteartean joan nin­tzen udaltzainengana, denun­tzia jartzera. Oraingoz, ez dakigu besterik».
Postu horiek 1, 8, 9, 10 eta 21 zenbakidunak direla jakinarazi dute.

Berriro zozketan sartzeko, konponketa lanetan
Ehiza postuak egunero zozketatzen dituzte Gure Izarra elkartean, iluntzeko 20:00e­tan. Aste honetan zehar, ordea, aipatutako postu horiek zozketatik kanpo geratu dira.
«Astebururako guztiak konpontzea espero dugu, jendea etortzea espero baitugu, eta horrela, berriro ere zozketatu ahal izango ditugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!