Eskolako oinezkoen sarbidea hobetu eta Haurreskolako lanak bukatuko dituzte, laster

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 17a, 02:00

Azken Obra eta Zerbitzu Ba­tzorde Informatiboan jakitera emandako hainbat gairen be­rri eman du Udal Gobernu Tal­deak, prentsa ohar bidez.
Besteak beste, «udalbatzak eta teknikariek martxan dauden obra ezberdinen egoera eguneratu zuten», eta horrez gain, jakinarazi dute «gobernu jeltzaleak aurreko legealdian hasi zituzten proiektuetan lan egiten jarraitzea aurreikusten» duela.

Anuskako obren bigarren fasea idazten
Egindako eta bukatutako la­nen artean, Gobernu Taldeak azpimarratu du Anuska guneko obraren aurreneko fasearen bukaera. Era berean, «bigarren faseko proiektuaren erredakzioa hasiko» dela azaldu du. «Garapen-plan berriak Anuska auzoko sarrera egokitzeko eta Santiagomendi hegaletik jaisten den uraren bilketa hobe­tzeko helburua dauka».

Ikastolako oinezkoen sarbidea berregiteko asmoa
Bukatutako beste obren artean, ikastolaren handitze lanak aipatu ditu Gobernu Taldeak. Baina «udaletxeak oinezkoen­-t­­zako sarbidea berregitea az­ter­tuko» duela azaldu du. «Egin den sarrerak ez du esku­ra­garritasun arautegia bete­-tzen, eta honek, gurasoei ikastolara sartzea erraztu ordez, trabak jartzen dizkie, batez ere, ume aulkia daramakitenei. Udal­batzak badaki herriko fa­miliak ez daudela pozik obren emaitzarekin, eta, horregatik, lanean jarraituko du sarbidea hobetzeko».

Haurreskola laster irekiko da
Bestalde, jakinarazi dute Kiri­keta haurreskola publikoaren obrak «hurrengo egunetan» bu­katuko dituztela, eta «udal gobernuaren ustez, umeak eraikin berrian azaroaren erdialdera» sartuko direla, «loka­la behar bezala ekipatu ondoren».

Hurrengo lana, bidegorria
Azkenik, bidegorriaren obra astelehenean esleituko dela azaldu du. Bidegorria Kale Nagusitik Zarkumendegiraino joango da, eta obrak «6 hilabeteko iraupena izango du», Udalaren ustez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!