Zein da donostialdeako denda bitxiena?

Kronika - Erredakzioa 2015ko urr. 17a, 02:00

Gipuzkoako Bazkundearen  Mer­­kataritza Taldeak hamar ‘ha­­rribitxi’ izendatuko ditu aurten ere. Sari hauen helburua da, Gipuzkoako hamar mer­kataritza enpresa nabarmenenak omentzea, eta lurralde osoko ‘bitxien’ mapa sortzea.

Pertsona edo osasun ekipaziora dedikatzen diren komertzioak
Edizio hau zuzendua dago per­tsona eta osasun ekipazioak sal­tzen dituzten komertzioei. Txi­kizkako salmentara dedikatzen dutenek hartu dezakete parte, hau da, produktu hauek saltzen dituztenak: jantziak, oinetakoak eta larru-artikuluak, produktu kosmetiko eta higienikoak, erlojugintza eta bitxigintza artikuluak, mediku eta ortopedia artikuluak, produktu farmazeutikoak eta kiroletako artikuluak.

10 euskualdetan, sariak
Eskualde bakoitzeko denda bat edo ‘harribitxi’ bat aukeratzen du­te. Lehiaketan hamar es­ku­aldek hartuko dute parte, eta Hernanik eta Astigarragak Do­nos­tialdekoan hartuko dute par­te, Andoain, Lasarte-Oria, Ur­nieta eta Usurbilekin batera.

Botoa emateko epea, zabalik
Eskualdean Hernaniko bi ko­mertzio aurkeztu dira: Ibai Mendi kirol denda eta Valen arropa denda. Botoa eman na­hi dutenek     10bitxiak-eus.blogspot.com.es helbidean dute aukera; epea urriaren 29ra arte egongo da zabalik. Botoa ematerakoan hainbat baldintza jarri dituzte: merkatari enpresa bakoitzak boto bakarra eman dezake; identifikazio da­tuak eskatuko dira eta boto bat baino gehiago ematen duenari, automatikoki guztiak ezabatuko zaizkio; eta botoa norbere eskualdean dagoen establezimendu bati bakarrik eman daiteke.

Aurretik sarituak
Joan den urtean Hernaniko Ikusi Makusi dendak jaso zuen Donostialdeako saria; eta 2013an Astigarragako Mamen janari dendak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!