Azpitxapeldun izan da Iker Salaberria Nafarroako Txapelketan, astelehenean, finalean, 18-14 galduta, Antsoren kontra.
Gartzarongo Txapelketan, berriz, finalaurdenetan irabazi egin zuten Aizkorbe eta Apezetxeak, 18-10, Añorgako Orbegozo eta Olidenen kontra, eta baita Aitzol Salaberriak eta Beñat Apezetxeak ere, 18-14, Burugainen kontra.
Gaur partiduak, Goizuetan eta Gartzaronen
Asteburu honetan ere partidu gehiago izanen dira. Gaur, 12:00etan hasita, Goizuetan bertan jokatuko dute Aitzol Salaberriak eta Beñat Apezetxeak, Bortzirietako bikotearen kontra.
Iker Salaberria, berriz, Gaskuerekin ariko da Gartzaronen finalaurdenetan, 16:00etan hasita, Ilunpeko Iriarte eta Urnietako Odriozolaren kontra.