Iñigo Berasategi eta Aitor Arregi dira Cristobal Molon pelikulako zuzendariak. Animazio filma da, adin guztietarako egokia, eta gaur arratsaldean jarriko dute, 17:00etan hasita, kultur etxean, euskeraz. Sarrerak 2 euro balio ditu.
Ilargira buelta egingo duen intsektua, protagonista
Pelikula hau Praderia erreinuan dago girotua. Bertan, lurraldea bereganatzeko borrokan ariko dira bi errege, eta Cristobal Molon izeneko intsektu bihurriak sinestaraziko die ilargiraino iritsiko dela bera. Filmak 70 minutu iraungo ditu.