Azaroan aspertzeko aitzakia gutxi dute Astigarragako gazteek. Asteburu honetan esaterako, plan bikaina egina dute Gaztelekuan. Gaur sukaldaritza tailerra izango da, eta gerturatzen denak krepak egiten ikasiko du. Bihar berriz, jolaserako tartea izango da; galdezka jolasak jarriko du saltsa.