EGUN osoko festaz gozatzeko aukera izango du larunbatean, Txantxillara gerturatzen denak. Hirugarren urtez, festak antolatu ditu Txantxillako auzo elkarteak, dioten moduan, «auzotarren arteko harremana estutuz, auzo bizia nahi dugulako antolatzen dugu urtero jaia; eta baita ere, denok elkarrekin ondo pasatzeko».
Ostiralean, egun haundiaren preludio gisa, pintxo-potea antolatu dute Txantxillako kafetegian eta jai batzordearen barran. Egun haundia, larunbatekoa izango da. Txistularien dianak esnatuko ditu auzotarrak. Txantxillako krosa izango da segidan; hirugarren edizioa izango da aurtengoa, eta ibilbidea, Txantxilla, Santa Barbara, Txantxilla. 6,8 kilometroko buelta izango da, aurten gainera, nobedade batekin: guztiek igo beharko dute ermitara. Izena emateko: www.herrikrossa.eus. Eta helduen krosaren aurretik, txikienentzako edizioa ere izango da.
Eguerdi partera arte, haurrentzako jolasak eta sagardo dastaketak girotuko du auzoa. Txupinazoa 12:30etan izango da, eta Daniel Karrera omenduko dute aurten, urte askotan puntako pelotaria izandakoa. Herri bazkaria antolatu dute eguerdian, eta bazkalostea, Joana Ortegaren kantuek girotuko dute.
Arratsalde-iluntzean berriz, mus eta toka txapelketek eta txokolatadak markatuko dute. Eta noski, arimatxo bihurrien kalejirak; ez baita kasualitatea, Txantxillako jaiak Hildakoen Egunaren bezperan ospatzea. Sardin eta saiheski jatea antolatu dituzte iluntzerako. Eta erromeria eta su artifizialak ere, ez dira faltako.
OSTIRALA:
19:00ak inguruan Pintxo-potea Txantxilla kafetegian eta jai batzordearen barran.
LARUNBATA:
10:O0 Diana Hernani Musika Eskolako txistulariekin.
10:20 Haurren krosa.
10:30 III. Txantxilla-Santa Barbara-Txantxilla krosa, ermitaraino.
11:00 Haurrentzako jolasak.
12:00 Sagardo dastaketa (Rufino, Bereziartua, Barkaiztegi, Lizeaga, Elutxeta, Oialume-Zar eta Altzueta) eta pintxoak.
12:30 Txupinazoa eta omenaldia Daniel Karrerari
Ondoren Bertsolariak
14:30 Auzo-bazkaria, paella-jatea
Ondoren Kantu-bazkalostea,
Joana Ortegarekin
16:30 Mus Txapelketa
17:00 Toka txapelketa
18:00 Txokolatada Txantxilla kafetegiak egina, zeliakoentzat egokia
18:30 Arimen kalejira, Hernaniko dultzaina taldekoekin
19:30 Sardina eta saiheski jatea
19:30 Erromeria Erokomerirekin
22:30 Su artifizialak.